viernes, 31 de enero de 2014

Coca Cola eta esnea

3. mailako zientzilari txikiek ere Cocacolaren esperimentua probatu dute. A ze sorpresa emaitza ikusterakoan!!


Arrautza eta ozpina

Txikienek hurrengo asterako esperimentua prest utzi dute. Zer aurkituko dute?





jueves, 30 de enero de 2014

Bakarrik puzten den globoa

Aste hontako esperimentuan globo bat, putz egin gabe puzteko erronka izan dugu. Horretarako botila bat, bikarbonato sodikoa, ozpina eta globo bat behar ditugu.

Lehendabizi ozpina botilara botako dugu.


Ondoren, paper zati batean bikarbonato sodikoa bota eta bildu egingo dugu.


Bikarbonatoz betetako papertxoa botilan sartu, nahastu eta segituan globoa jarriz... puztu egin zaigu!


Ozpina eta bikarbonato sodikoa nahastean, erreakzio kimiko bat ematen da karbono dioxidoa sortuz. Bere tokia botilan bilatzen du, baino sartzen denez, globoa puzten du.




Hurrengo astean... Gehiago!!

viernes, 24 de enero de 2014

Coca Cola eta esnea (amaiera)

Hau izan zen esperimentuaren ondorioa!!


Coca Cola eta esnea

Coca Cola eta esnearekin egin dugu gaurko esperimentua. Coca Colan esnea bota dugu eta begira zer nolako erreakzioa izan duen freskagarriak

Aimar esnea bota ondoren

5 minutu beranduago

15 minutu beranduago

30 minutu beranduago.

Denborarekin esneak behera egin du eta botila pixkanaka gogortzen joan da. Gogortutakoan tapoia kendu diogu eta...

Zer gertatu zaio? Hurrengo egunean erantzuna!!



Tinta ikustezina

Sekretuak idatzi eta gordetzeko era ezin hobea aurkitu dugu. Horretarako limoi zukuarekin idatzi behar genuen mezua, zukua bakoitzak egin ondoren.


Zukua eginda, paperea idazteko txanda iritsi da. Kontu handia izan behar genuen, limoi zuku gehiegi ez botzen.


Idatzi ondoren, nola irakurtzen da? Kandela batzuen gainean gure mezuak jarri eta denbora batez eduki ondoren... Irakurritakoa azaldu da! Ze misterioa!!


Esku hiztunak

Gaurkoa esperimentuarekin batera antzerkitxo bat egin dugu. Guanteetan pertsonaiak sortu ditugu, argazkian ikusten den bezela. Taldeak antzerkitxoa prestatu dugu, gero aurrera eramateko. Baino nola egingo dugu antzerkia?


Antzerkia egiteko, guantearen azpikaldean ur botila baten goikaldea edo muturra jarri dugu.  Ondoren beti ere bertikalki uretan sartzean airez betetzen zer guantea gure pertsonaia sortuz. A zer nolako sorpresa hartu dugun, bapatean guantea zutik ikustean!



Azpian gure antzezleak lanean ikusi ditzazkezue!

Hodeiak sortzen

Aste honetako esperimentuan, hodeiak sortzen saiatu gara. Hodeiak sortu ahal izateko beharrezkoa genuen materiala hauxe zen: Ur botila bat, puzgailua eta alhola.

Lehendabizi botila barruan alkohola botako dugu. Gero botilaren tapoiean zulotxo bat egingo dugu puzgailua sartzeko. Tapoia itxita daukagula puzgailua sartuko dugu zulotxo horretatik. Puzgailuari behin eta berriro emango diogu barruko presioa handituz. Behin botila gogorra sentitzen dugunean, kontu handiarekin tapoia kendu eta... hortxe gure hodeia!!