Felix Baumgartnerren saltoa gure ikuspuntutik aztertu ondoren esperientzia hori bizitzea erabaki genuen. Jolas eta Solas blogeko partideak erabili genituen erorketa librearen inguruko azterketa egiteko.
Lehendabizi Barrio Sesamoko lagunak bigarren pixutik jaurti genituen. Taldekide batzuk patioan zeuden erorketa kronometratzeko. Neurketa akatsak gutxitzeko hiru aldiz jaurti genituen eta denbora horiek ikusita gure erronkan lanean hasi ginen.
Helburua gure lagunei erorketa denbora luzatzea zen. Horretarako gure "laborategian" lanean hasi ginen. Espazio jantziak, parakaidasak, Epiri kaskoa jarri ziotenak ere bazeuden...
Behin panpinak prest zeudela, beste hiru neurketa egin genituen. Tarteko arazoak ere egon ziren baino pixkanaka trebatuz joan ginen.
Gauzak honela, esan beharra dago talde guztiek lortu zutela helburua! Erorketa denbora 1,5seg inguru luzatzea lortu genuen.
Hurrengo astean gehiago!!!