martes, 19 de marzo de 2013

Ura zabaltzen

Aste honetan erronka txiki bat jarri dugu. Nola egin tapoiak plateraren fondoa ikutu dezan, tapoia ikutu gabe?

Horretarako edalontzi bat erabili dugu. Edalontzia zuzen jarrita, tapoiaren gainean jarri eta tapatzen saiatu gara. Edalontziaren barruan dagoen aireak ura zabaldu eta tapoiak fondoa ikutu du!

Lortutako helburua!!!


martes, 12 de marzo de 2013

Arrautza "frijituak"



Oraingoan gure "laborategian" arrautza frijituak egin ditugu zartagirik erabili gabe. Platerean 96ºko alkohola bota dugu. Ondoren arrautza eta amaitzeko berriro ere alkohola gainetik... Denbora pixkat pasatakoan hortxe gure arrautza! Gastronomia lehiaketakoen pare!

Hori bai, bazpare ez probatu... jejeje




Hegazkin lehiaketa

Paperezko hegazkin lehiaketa antolatu dugu. Ea nork lortzen zuen distantzia luzeagoz hegan mantentzea!

Proba ugari egin ondoren, hona hemen emaitza.





Bonba fetidoak

Zerbait berezia egiteko asmotan, bonba fetido batzuk egitea erabaki dugu. Horretarako borragoma batzuk, sukaldeko papera eta metxero/poxpolo batzuk behar genituen.

Borragomak txikituta, paperean bildu genituen. Behin bilduta azpikaldetik berotu eta... ez zegoen gelan egoterik!!




lunes, 4 de marzo de 2013

Mezu sekretuak

007 espiak izango bagina bezela mezu sekretuak bidaltzeko sistema bat bilatu dugu. Paperean limoi zukuarekin idatzi ezkero begi hutsez ezin da irakurri. Hori bai, su gainean jarrita...

Lortu ditugu mezu sekretuak bidaltzea!


Titanic eraikitzen

Papera eta material ezberdinen inpermeabilidadea konprobatu nahiean gure itsasontziak eraikitzen jardun gara.

Lehen pausoan diseinatu eta material egokia aukeratuta, praktikan jartzea hoberena bakoitzak berea eraikiz. Titanic gure ikasleek diseinatu izan balute...







Oreka puntua bilatzen

Logika ariketak egiteko aprobetxatu ondoren, elementu ezberdinen oreka puntua bilatzen jardun ginen. Hemen etorkizuneko ekilibristak!!