Hau izan zen esperimentuaren ondorioa!!
viernes, 24 de enero de 2014
Coca Cola eta esnea
Coca Cola eta esnearekin egin dugu gaurko esperimentua. Coca Colan esnea bota dugu eta begira zer nolako erreakzioa izan duen freskagarriak
Aimar esnea bota ondoren
5 minutu beranduago
15 minutu beranduago
30 minutu beranduago.
Denborarekin esneak behera egin du eta botila pixkanaka gogortzen joan da. Gogortutakoan tapoia kendu diogu eta...
Zer gertatu zaio? Hurrengo egunean erantzuna!!
Tinta ikustezina
Sekretuak idatzi eta gordetzeko era ezin hobea aurkitu dugu. Horretarako limoi zukuarekin idatzi behar genuen mezua, zukua bakoitzak egin ondoren.
Zukua eginda, paperea idazteko txanda iritsi da. Kontu handia izan behar genuen, limoi zuku gehiegi ez botzen.
Idatzi ondoren, nola irakurtzen da? Kandela batzuen gainean gure mezuak jarri eta denbora batez eduki ondoren... Irakurritakoa azaldu da! Ze misterioa!!
Esku hiztunak
Gaurkoa esperimentuarekin batera antzerkitxo bat egin dugu. Guanteetan pertsonaiak sortu ditugu, argazkian ikusten den bezela. Taldeak antzerkitxoa prestatu dugu, gero aurrera eramateko. Baino nola egingo dugu antzerkia?
Antzerkia egiteko, guantearen azpikaldean ur botila baten goikaldea edo muturra jarri dugu. Ondoren beti ere bertikalki uretan sartzean airez betetzen zer guantea gure pertsonaia sortuz. A zer nolako sorpresa hartu dugun, bapatean guantea zutik ikustean!
Azpian gure antzezleak lanean ikusi ditzazkezue!
Hodeiak sortzen
Aste honetako esperimentuan, hodeiak sortzen saiatu gara. Hodeiak sortu ahal izateko beharrezkoa genuen materiala hauxe zen: Ur botila bat, puzgailua eta alhola.
Lehendabizi botila barruan alkohola botako dugu. Gero botilaren tapoiean zulotxo bat egingo dugu puzgailua sartzeko. Tapoia itxita daukagula puzgailua sartuko dugu zulotxo horretatik. Puzgailuari behin eta berriro emango diogu barruko presioa handituz. Behin botila gogorra sentitzen dugunean, kontu handiarekin tapoia kendu eta... hortxe gure hodeia!!
viernes, 15 de noviembre de 2013
Scratch
Ordenagailu bitartez egiten den programaketari hasiera ezin hobea da Scratch programa. http://scratch.mit.edu/ Ikasleei izugarri gustatzen zaie!!
Azalpen bideoa: http://vimeo.com/65583694
Suscribirse a:
Entradas (Atom)






