martes, 22 de enero de 2013

Non dago txanpona?

Aste hontako esperimentuan magia pixkat egiten saiatu gara...


Harrigarria dirudien arren, txanpona desagertu egiten da!

Azalpena oso errexa da. Ura edalontzian botatzerakoan, izpiek efektu optiko bat sortzen du. Argia desbideratuz ez die gure begiei txanpona ikusten uzten.

Proba ezazue etxean!

martes, 8 de enero de 2013

Urarekin jolasean

Oporrak amaituta, gogo handiz hasi dugu berriro ere gure zientzietako txokoa. Aurretik eginiko esperimentuen bideoak ikusi ondoren gure "laborategira" abiatu gara lan egiteko asmoz.

Gaurkoan ur botila bat (1,5lkoa posible bada), puntzoia eta ura behar genituen. Botilak hutsik genituela zulo batzuk egin dizkiogu erdikaldean. Ondoren, urez bete eta tapoia jarri diogu. Gure harridurarako ez zen urik ateratzen!!! Tapoia kendu eta ura ateratzen zen!! 

?¿?¿?¿?¿?¿?¿Zergatik?¿?¿?¿?¿?¿?¿

Gure zientzialariek badute zer pentsatu egun hauetan!



Hurrengo astean gehiago!