jueves, 16 de octubre de 2014

Robotikari hasiera. Lego Wedo - Scratch


Azken hasteotan Lego Wedo eta Scratch programaren bitartez robotikaren lehen pausoak eman ditugu. Lego Wedo kit-ak erabili ditugu, bertan Lego jostailuetako piezatxoak ditugu eta motor txiki batzuk USB bitartez ordenagailura konektatzen direnak.



Piezatxoak pazientziaz pixkanaka montatuz, lehen animalia edo tresnak sortu ditugu. Ikasleok pausoak jarraitu behar direla ikasiz, piezak ordenean jarri behar direla konturatu dira.


Dena txukun jarri ondoren, USB bitartez ordenagailuetara konektatu ditugu. Programatzen hasteko momentua. Scratch programa erabiliz, jostailuak egin beharreko mugimendua programatu beharra zegoen. Garrantzitsua izan da, lehen saiakeran ez etsitzea eta lehenengoan ez dela dena ondo ateratzen baino saiatu ezkero, gauzak ondo ateratzen direla konturatu dira.

video

Porterira botatzen duen hanka bat sortu genuen, baino atea hutsik egonda oso errexa zen...

video

Orduan atezaina egitea erabaki genuen. Hala ere gola sartzea lortu genuen!

video

Tartean Athletic-eko zaleak genituenez, nola ez animatzeko lehoia ere bagenuen!

Robot txikiak sortzen egon gara, mundu honetan lehen pausoak eginez. Pieza txikiekin eta motortxo batzuekin hasiera batean pentsaezinak ziren gauzak egin ditugu. Denborarekin hobetzen eta ikasten joango gara, hau hasiera besterik ez da izan!!

viernes, 2 de mayo de 2014

Ura igotzen

video

Kandela bat, urez betetako plater batean jarri dugu. Kandela piztu eta edalontzi batekin estali dugu. Aurreko esperimentuetatik bagenekien kandela oxigeno faltagatik itzaliko zela baina sorpresa handia hartu zuten ura igotzen zela ikustean!!

CDari putz!

video

Etxean egon daitekeen edozein CD hartuta, goiko kapa kendu diogu eta azpiko kapa berotu ondoren... a ze burbujak sortzen diren!!

Aerodeslizadorea

video

Norabidea bakarrik aldatzen duten geziak

Papera ikutu gabe ezetz norabideak norabidez aldatu? Guk ilusio optiko baten bitartez lortu dugu!!

video

Pixkanaka desinflatzen den globoa

video


Botilari azpikaldean zulo bat egin ondoren, globoa barrukaldetik sartu dugu. Zuloa tapatu gabe, globoa puztu dugu eta gero zuloa tapatuz konturatu gara globoa ez zela desinflatzen. Airea sortutako presioaren ondorioz barruko airea mantentzen zen!

Zirkuito elektrikoa

Elektrizitatearekin lehen pausoak eman ditugu



Maketa txiki batzuk egin ditugu. Eraikinei argia ere jarri diegu!