jueves, 16 de octubre de 2014

Robotikari hasiera. Lego Wedo - Scratch


Azken hasteotan Lego Wedo eta Scratch programaren bitartez robotikaren lehen pausoak eman ditugu. Lego Wedo kit-ak erabili ditugu, bertan Lego jostailuetako piezatxoak ditugu eta motor txiki batzuk USB bitartez ordenagailura konektatzen direnak.



Piezatxoak pazientziaz pixkanaka montatuz, lehen animalia edo tresnak sortu ditugu. Ikasleok pausoak jarraitu behar direla ikasiz, piezak ordenean jarri behar direla konturatu dira.


Dena txukun jarri ondoren, USB bitartez ordenagailuetara konektatu ditugu. Programatzen hasteko momentua. Scratch programa erabiliz, jostailuak egin beharreko mugimendua programatu beharra zegoen. Garrantzitsua izan da, lehen saiakeran ez etsitzea eta lehenengoan ez dela dena ondo ateratzen baino saiatu ezkero, gauzak ondo ateratzen direla konturatu dira.


Porterira botatzen duen hanka bat sortu genuen, baino atea hutsik egonda oso errexa zen...


Orduan atezaina egitea erabaki genuen. Hala ere gola sartzea lortu genuen!


Tartean Athletic-eko zaleak genituenez, nola ez animatzeko lehoia ere bagenuen!

Robot txikiak sortzen egon gara, mundu honetan lehen pausoak eginez. Pieza txikiekin eta motortxo batzuekin hasiera batean pentsaezinak ziren gauzak egin ditugu. Denborarekin hobetzen eta ikasten joango gara, hau hasiera besterik ez da izan!!

2 comentarios: