Azalpen bideoa: http://vimeo.com/65583694
viernes, 15 de noviembre de 2013
Scratch
Ordenagailu bitartez egiten den programaketari hasiera ezin hobea da Scratch programa. http://scratch.mit.edu/ Ikasleei izugarri gustatzen zaie!!
miércoles, 24 de abril de 2013
Mezu sekretuak (II)
Suarekin mezu sekretuak pasa ondoren, oraingo honetan ura erabili dugu ardatz bezela. Tolestutako paperen barnean mezu edo marrazki bat egin dugu. Eta ikasi bezela papera uretan utzi ondoren zabaldu egiten da...
Hurrengo astean gehiago!!
Zirkuito elektrikoa
Gure proiektua argiztatzeko asmotan lehen saioak burutu ditugu. Lehen pausoa zirkuito elektrikoaren nondik norakoak ezagutzea zen gero montatuta dagoenean gure eraikinaren barruan barneratzeko.
Hortxe gure "txispas" partikularrak!!
Hortxe gure "txispas" partikularrak!!
martes, 19 de marzo de 2013
Ura zabaltzen
Aste honetan erronka txiki bat jarri dugu. Nola egin tapoiak plateraren fondoa ikutu dezan, tapoia ikutu gabe?
Horretarako edalontzi bat erabili dugu. Edalontzia zuzen jarrita, tapoiaren gainean jarri eta tapatzen saiatu gara. Edalontziaren barruan dagoen aireak ura zabaldu eta tapoiak fondoa ikutu du!
Lortutako helburua!!!
martes, 12 de marzo de 2013
Arrautza "frijituak"
Oraingoan gure "laborategian" arrautza frijituak egin ditugu zartagirik erabili gabe. Platerean 96ºko alkohola bota dugu. Ondoren arrautza eta amaitzeko berriro ere alkohola gainetik... Denbora pixkat pasatakoan hortxe gure arrautza! Gastronomia lehiaketakoen pare!
Hori bai, bazpare ez probatu... jejeje
Hegazkin lehiaketa
Paperezko hegazkin lehiaketa antolatu dugu. Ea nork lortzen zuen distantzia luzeagoz hegan mantentzea!
Proba ugari egin ondoren, hona hemen emaitza.
Proba ugari egin ondoren, hona hemen emaitza.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)
